Ren Osugi aktorea hil da, Kitanoren filmetan aritutakoa
ZINEMA. Ren Osugi aktore japoniarra herenegun hil zen, bihotzekoak jota, 66 urterekin. Komatsushiman jaio zen, 1951n, eta 1974an hasi zen antzerkian; 80ko urteetan murgildu zen zinema munduan. Takeshi Kitano zinemagilearen hainbat lanetan parte hartu zuen: tartean, Sonatine (1993) eta Hana bi (1997) filmak. Telebistan ere egin zuen lan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu