REDD KROSS

Rock-and-pop nerabea, oraindik ere

Non: Helldorado aretoan, Gasteizen. Noiz: Ostiralean.

2017ko abenduaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez da marka txarra 70eko hamarkadaren amaieran energiaz beteriko power-pop eta rock-and-roll doinuak egiten hasi, eta ia 40 urte igaro direnean, oraindik ere, gazte mantentzea. Harritzekoa ere ez da, ordea, Redd Kross taldearen kasuan, kontuan izanda taldearen oinarriek, Jeff eta Steve McDonald anaiek, 14 eta 11 urte zituztela, hurrenez hurren, The Tourists euren lehen taldea 1978an osatu zutenean. Berehala aldatuko zioten izena taldeari, eta lehen diskoa kaleratu du Redd Kross izenpean. Taldeak 1997ra arte iraun zuen, power-popa garagearekin, punka rock-and-rollarekin, eta glam-rock proto-grungearekin uztartuz, proposamen berezi bezain pertsonala landuz. Hamabost urte geldirik egon ostean, 2012an disko berri batekin itzuli zen taldea —Researching the Blues—, eta zuzenekoetan zentratuta dago orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.