Kultura

Roger Idiart apaiz eta idazlea hil da, 78 urterekin

Asteazkenetik ostegunera arteko gauean zendu zen, eritasun larri baten ondorioz.

2009ko abuztuaren 28a
18:56
Entzun
Roger Idiart apaiz eta idazlea hil da, 78 urte zituela, gaixotasun larri baten ondorioz. Asteazkenetik ostegunera arteko gauean zendu zen eta bihar ehortziko dute bere sorterrian, Azkainen (Lapurdi), 10:00etan.

Apaiza izan zen Idiart eta urte anitz iragan zituen Zuberoan, Zalgizeko erretore. Azken urteetan Zuraiden (Lapurdi) zen erretore.

Bertso, kantu eta pastoral idazlea, Euskaltzain urgazlea ere bazen. Idatzien artean, bi pastoral ditu. Lehena, Xalbador pastorala (Imprimerie del Gaves), 1991an 11.000 ikusle bildu zituena Larrainen, eta bigarrena Etxahun Iruri 2001an taularatua (Ideki). Idatzitako kantu eta bertsoen artean, Baionako Suprefeta famatuenetako bat du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.