Eliseo Gilen aurkakoa da nagusiki Arabako Aldundiak Gasteizko Lehen Instrukzio Epaitegian jarritako salaketa, baina Oscar Escribano geologoa eta Ruben Cerdan ere auziaren parte dira, eta bereziki garrantzitsua da Cerdanen pisua aurkikuntzen benetakotasunari buruzko eztabaidan. Aldundiak aurkeztu zion Cerdan Lurmen enpresari, eta hari egin zioten 66 pieza zalantzazkoenei buruzko ikerketa egiteko enkargua. Fisikari nuklear gisa aurkeztu zuen bere burua Cerdanek, eta hainbat laborategiren emaitzak aurkeztu zizkien arkeologo eta adituei.
Zalantzak sortu ziren datu haien egiazkotasunaz, ordea. Laborategiekin harremanetan jarri, eta Cerdanen aditzerik ez zutela azaldu zuten. Egun, oraindik ere, Cerdanek ez du frogatzerik izan proba horiek egin egin zituela. Horregatik dago auzian. Etsipena aitortu zion Eliseo Gil Lurmen enpresako buru eta aztarnategiaren zuzendari ohiak Arabako Alea aldizkariari. «Aurkikuntzen aurkezpena egin genuenean, haren lanaren babesarekin kontatzen genuen, haren analisi zientifikoekin, eta, zoritxarrez, ezin izan zituen frogatu».
Ruben Cerdan fisikariaren analisien kasua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu