literatura

Ruben Ruizentzat haur eta gazte literaturako Euskadi Saria

Gaztelaniazko saria Luisa Etxenikek eskuratu du 'El ángulo ciego' eleberriagatik eta ilustraziokoa Elena Odriozolak 'Aplastamiento de gotas' lanagatik.

2009ko azaroaren 3a
13:07
Entzun
Euskadi Literatur Sarietako hiru sari jakinarazi dituzte gaur eta haur eta gazte literatura arloan Ruben Ruiz(Gasteiz, 1973) izan da saritua Anekdotak liburuarekin, "munduari eta bizitzari begirada poetikoa eskaintzen" diolako epaimahaiaren iritziz.

Gaztelaniazko Euskadi Saria, berriz, Luisa Etxenikerentzat (Donostia, 1957) izango da El ángulo ciego eleberriagatik. Epaimahaiak nabarmendu du eleberri sarituan desio eta errealitatearen bi narrazio bide uztartzen direla, "batetik, biktimen ikuspuntutik indarkeriaren zentzugabetasunaz eta bestetik, haren ondorioez".

Ilustrazioko sariari dagokionez, Elena Odriozolaren (Donostia, 1967) Aplastamiento de gotas lana izan da hoberena epaimahaiarentzat. Haren ustez, "irakurlea voyeur bat bihurtzen da, protagonistak begiratzen ditu, eta horiek gertatzen dena begiratzen dute eta haien emozioak transmititzen dizkiote".

Hemezortzi mila euroko saria jasoko du irabazle bakoitzak eta beste hizkuntza batean argitaratzen bada, lau mila euro gehiago.

Azaroaren 24an emango dituzte Euskadi Sari guztiak, Bilbon Euskal Irrati Telebistaren egoitzan.

Gainerako Euskadi Literatur Sariak

Euskadi Literatur Saria: Xabier Lete Egunsentiaren esku izoztuak poema lanarekin.

Euskadi Itzulpen Saria: Antton Olanorentzat, Wilkie Collins idazle ingelesaren The Moonstone eleberriaren Ilargi-harria euskarazko itzulpenari esker.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.