Musika. Saia Goait
'Saia Goait'
Argitalpena: Egilea editore.
Ibilbide bati bukaera eman aurretik abiatu zuten Saia Goait taldea. Rockeranzko joera indartu dute Jon Antxustegi eta Beñat Perales musikariek, Kraussk! banda atzean utzita. Mutrikuko laukoak sei kantuko lehen diskoa plazaratu du. Ondo grabatu dituzte euren herriko AME estudioetan, eta eroso jarri dira euskarazko rock gartsua lantzeko. Maiz ikusi izan diogu Antxustegiri Willis Drummond taldearen kamiseta soinean, eta ezin uka lapurtarren eragina nabari dela abestietan. Peralesek, berriz, ahots erregistro berri eta interesgarriak azaleratu ditu. Taldearen izen bereko abestiak lerro paralelo ugari ditu. Kuraia faltan duenak Sushi-rekin gozatuko du, kutsu gogorragoa dute Ekhidistantzia-k eta Abiadan bikainak, eta ereserkia stoner zaporeko Mina da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu