festak

San Tomas eguna ospatzen ari dira Euskal Herriko hainbat txokotan

Txistorra, taloa, gazta, sagardoa... dastatzeko aukera dago gaur. Guzti horien gainetik, Donostian 'Igone' txerria da eguneko protagonista.

2009ko abenduaren 21a
16:49
Entzun
Goiz-goizetik hasita Euskal Herriko hainbat tokitan San Tomas eguna ari dira ospatzen. Festa giroan txistorra, gazta, sagardoa eta taloa dastatzeko aukera dago gaurkoan Azpeitia, Irun, Hondarribia, Errenteria, Arrasate (Gipuzkoa), Bilbo eta Donostian, esaterako.

Bilbon azoka berezia egiten ari dira eta egun osoan zehar Euskal Herriko produktuak erosi eta gozatzeko aukera izango du bertaratzen den orok. Bilboko Areatza kalea ibilgailuentzat itxita dagoela jakinarazi du udalak eta beraz, garraio publikoa hartzea gomendatu dute.

Donostian jaki guztien gainetik Igone txerria da eguneko protagonista. Bost urte eta 350 kilo ditu txerriak. Konstituzio plazan dago 10:00etatik aurrera eta urtero bezala hainbat lagun daude haren inguruan bilduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.