JosuGoiko@josugoiko (Josu Goikoetxea)
Datozen egunotan oso distraituta egongo gara, Gerediaga elkarteak hartutako erabakiaren arrazoiak aztertzen. #ZerAzokaMotaNahiDugun.
@arianekamio (Ariane Kamio)
@aiertgoenaga-rekin hitz egin dugu. Minduta dago; ez du oraindik bere iritzia plazaratuko, Gerediagak egin duen «pelikula» ezagutu artean.
@gantzarain (Xabier Gantzarain)
Animo @aiertgoenaga ! Azoka tamaina eta kudeaketa eredu horizontalagoa hartzen hasia zen.
@boligorria (Gorka Bereziartua)
ZuZeuk dio Ahotsenea eta Irudienea daudela @aiertgoenaga kargugabetzearen atzean. Hala bada, ulergaitza iruditzen zait.
GorkaJulio@teketen (Gorka Julio)
Durangotik bueltan. Gerediagak egin duenak ez du izenik. Auzolana erasotu boterea eskuratzeko. @aiertgoenaga erabat defendatzen dut. Eskandalua.
@GoizaldeL (Goizalde Landabaso)
@aiertgoenaga-ren kanporatzea ez da ulergaitza, oso ulergarria baita, baina Gerediaga okertu dela uste dut.
@ielortza (Igor Elortza)
Berri txarra Azokarentzat eta, iritzirik eskatu ez bazait ere, hankasartze bat nire ustez. Besarkada bat @aiertgoenaga
@TxominLAramaio (Txomin L Aramaio)
Atzo Berri Txarraken kontzertu anuntzixa neban, ta gaur berri txar bat hartu dot! Besarkada bat @aiertgoenaga !
@GARA_anearruti (Ane Arruti)
Krisi garaian eta kudeaketa horizontalagoarekin aurreikuspen guztiak gainditu zituen @aiertgoenaga-k zuzendu Azokak.
@ziharae (Zihara Enbeita)
Harritutte, aittu ezinik, @aiertgoenaga-ren ganeko albiste honegaz.
@euskaljakintza (Maite Goñi)
Ze pena @aiertgoenaga lanean gertutik ikusi dugunok badakigu ze pasioarekin egin duen lan aurtengo Azoka aurrera atera eta berritzeko.
@Kaltzakorta (Aitor Kaltzakorta)
Durangoko Azokaren «hobebeharrez», Aiert Goenaga zuzendari karguan berritu beharko luke Gerediaga E-ak.
@gotzonbarandi (Gotzon Barandiaran)
Ez da erraza izango euskal kulturari horrenbesteko kaltea eragingo dion erabakia zuritzea.
@kalaportu (Gari Berasaluze)
zorionez milaka lagunek ulertzen dugu kultura @aiertgoenaga bezalakoek sustatutako ereduetatik, kapitalismo hutsetik ihesi.
@mugarteburu (Marbiri Ugarteburu)
Azokaren horizontalizazioari beldur? Ez dut ezer ulertzen. Besarkada bat @aiertgoenaga
Sareko erreakzioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu