Sarrerarik gabe geratu direnek Interneten bidez ikusi ahal izango dute finala

2011ko apirilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Beteta egongo da gaur Labrit pilotalekua, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finaleko saioa ikusteko. 1.300 sarrera zeuden, zortzi bertsolariak zuzenean ikusteko, eta guztiak salduta zeuden joan den astea bukatzerako. Jadanik sarrerarik ez duenak, beraz, ez du finala bertan ikusteko aukerarik izango. Interneten bai, ordea. Nafarroako Bertsozale Elkarteko kideek zuzenean ikusiko baitute saioa sarean; www.bertsoa.com web orrialdean.

Bestalde, antolatzaileek aurreratua dutenez, final berezia izango da aurtengoa. Orain arte egindakoen moduko azkena. Txapelketaren formatua aldatu egingo da datorren urtetik aurrera. Orain arte urtero izan da txapelketa eta finala, baina hemendik aurrera ez da hala izango. Halere, ez dute txapelketa berriak izango duen egiturari buruzko datu zehatz gehiagorik eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.