Musika

Sarrerekin izandako arazoen ostean, AC/DCren kontzertuari laguntza kentzea erabaki du Bizkaiko Aldundiak

Ordu askoz sarrerak erosteko ilaretan egon eta esku hutsik geratu ziren herritarrei "elkartasuna" adierazi nahi die erabaki horren bidez Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak. 80.000 euro eman behar zituen Diputazioak AC/DCk apirilaren 4an BECen emango duen kontzertua babesteko.

2008ko abenduaren 3a
11:39
Entzun
Sarrera salmentaren inguruan kontzertuaren antolatzaileek izan duten jokabidearekin haserre agertu da Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldu nagusia, eta Bizkaiko Diputazioak AC/DCren kontzertua laguntzeko jarri behar zituen 80.000 euroak ez dituela emango iragarri du. Erabaki horren bidez ordu luzez ilaretan egon ondoren sarrerarik gabe geratu ziren herritarrei "elkartasuna" adierazi nahi diela azpimarratu du. "Batetik, gure espontsorizazioa kendu egingo diogu antolaketari. Bestetik, gu ez gara joango, eta ni bereziki ez naiz joango", esan du.

Era berean, Aldundiak bere eskutan dituen 70 sarrera-gonbidapenak herritarren zozkatu egingo dituela iragarri du Bilbaok, Diputazioaren webgunearen bidez. Zozketa noiz eta nola egingo duten ez dute argitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.