Musika. Zizel

'Serendipia'

Argitalpena: Autoekoizpena.

2018ko uztailaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Helburu bat lortzearen bidean beste bat aurkituz hasi zuen ibilbidea Zizelek, eta abestiei forma emanez sortu dituzte euren lehen diskoa osatzen duten zazpi kantak, batzuetan ertzak leunduz eta beste batzuetan gehiago zorroztuz, bakoitza sintetizadorez, gitarraz eta teklatuz gorpuztuz, eskulturak bailiran. Oinarri elektroniko batetik abiatuz, zarata jarraituz noise eta doinu industrialak nabarmentzen dira folkarekin batera, nahita bilatutako kaosa sortuz batzuetan. Kritika zorrotza egiten duten hitzek ere berebiziko garrantzia hartzen dute, barruak eta kanpoak hustuz Serendipia izeneko lan honetan. Osagai horien guztien anabasa da diskoa, serendipiaz sortu eta musikaz zizelkaturikoa, emaitza borobila lortuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.