Zinema

'Slumdog Millionaire' da Oscar sarietarako nominatu nagusia

Danny Boyle zuzendariak Indian kokatutako istorioarekin filmerik onenaren eta zuzendaritza onenaren goldaroagatik lehiatuko da Ron Howard, David Fincher eta Stephen Daldryrekin.

2009ko urtarrilaren 22a
16:16
Entzun
AEBetako Arte eta Zinema Zientzietako Akademiak banatzen dituen Oscar sarietarako nominazioak jakinarazi dituzte gaur, eta faboritoen artean den Danny Boylek zuzendari onenaren eta filmik onenaren sariengatik (berak zuzendutako Slumdog Millionaire-rengatik) lehiatzeko nominatu ditu Akademiak.

Boylek lau Urrezko Globo eskuratu zituen hilaren 11n bere filmari esker, eta zuzendari onenaren Oscar sariagatik David Fincherrekin ('Benjamin Buttonen kasu bitxia' filmaren egilea), Ron Howardekin ('Frost' eta 'Nixon'), Stephen Daldryrekin ('Irakurlea') eta Gus Van Santekin ('My name is Henry Milk') lehiatuko da. Hollywoodeko kritikoek eta han ordezkaritza duen atzerriko prentsak ematen du Urrezko Globoa, baina Akademiak ez du beti iritzi bera jarraitzen Oscar sariak banatzean.

Slumdog Millionaire ekoizpen britainiarra da, Indiako Bombay hiriko bazter auzoetan kokatzen du istorioa, eta AEBetako kritikarien aho bateko onespena jaso du.

Ron Howardek bi Oscar sari eskuratu ditu urteotan, eta Daldry bitan izan da hautagai orain arte, 2000n eta 2002an.

Van Sant behin bakarrik izan da nominatua orain arte. Fincherrentzat, aldiz, lehenbiziko aldia da honakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.