'Soinujolearen semea' Gasteizko jaialdian izango da

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdian 23 emanaldi eskainiko dituzte, aurrekontuaren %12 gutxiago izan arren

Propeller antzerki taldeak Pocket Henry V obra antzeztuko du. BERRIA.
Erredakzioa
Gasteiz
2012ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea nobela antzeztuko dute Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdian. Patxo Telleriak egokitu du liburua antzerkira. Krisiak jaialdiko aurrekontuan eragin du, eta ohiko diruabaino %12 gutxiago izango dute.

Gasteizko Principal, Bilboko Arriaga eta Donostiako Viktoria Eugenia antzokiek elkarlanean egindako proiektua da Soinujolearen semea obra, Tanttaka Teatroaren babesarekin. Fernando Bernuesek zuzenduko du emanaldia, Aitor Beltran, Joseba Apaolaza, Iñaki Rikarte eta Patxo Telleria aktoreekin batera. Ikuskizuna euskaraz eta gaztelaniaz emango dute.

Murrizketak aurrekontuan

Murrizketak izan arren, Gasteizko jaialdian 23 emanaldi izango dira urriaren 4tik azaroaren 30 bitartean, horietatik bederatzi nazioarteko antzerki taldeen eskutik. Erresuma Batutik, Frantziatik, Argentinatik, Siziliatik eta AEBetatik etorritako taldeen emanaldiak izango dira.

Propeller Erresuma Batuko antzerki taldeak hasiko du jaialdia. Taldea gizonezkoek osatzen dute, eta soilik William Shakespeareren obrak eskaintzen dituzte. Hain zuzen ere, Pocket Henry V Shakespeareren obraren bertsio laburtua eskainiko dute Gasteizen.

Dantza ere izango da, AEBetako Momix taldearen eskutik. Dantza klasikoko emanaldi bat eskainiko du taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.