Kultura

Sol publizitate jaialdia Donostia utzi eta beste hiri batera eramatea aztertzen ari dira

Antolatzaileek azpimarratu dute arrazoi ekonomikoek eraman dituztela aukera aztertzea, eta ez politikoek.

2011ko irailaren 16a
12:26
Entzun 00:00:0000:00:00

Sol Iberoamerikako Publizitatea Jaialdia Donostia uztea aztertzen ari da, gaur antolatzaileek iragarri dutenez. 25 urtez ospatu da jaialdi hori Donostian, eta orain beste hiri batzuen proposamenak ditu esku artean Espainiako Publizitate Agentzien Elkarteko batzorde eragileak.

Erabakiaren arrazoiak "ekonomikoak" direla azpimarratu dute jaialdiaren antolatzaileek, eta ez politikoak, eta jaialdiari beharrei erreparatuta ari dira Donostia uztea aztertzen gaineratu dute. Erabakia datozen hilabeteetan hartuko dute.

"Uneoro hazten ari den jaialdia da, sektorearen lehen lerroan dagoena, eta horregatik dauden aukeren aztertu behar dira", esan dute. Aukeraketa prozesuan Donostiak besteak bezain beste aukera izango dituela ziurtatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.