Sorionekuak zuek: BERRIAk eta Aranzadi zientziak elkarteak elastikoetara eraman dute hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrenaren aurkikuntza. BERRIA dendan eskura daude jadaIrulegiko eskuaren trixertak (bi koloretan) eta poltsa. Irabazien erdiak Irulegiko indusketetarako izango dira.
Irulegiko indusketa babestu nahi izanez gero, aukera bat da trixerta edo poltsa erostea, baina Aranzadiren webgunean ere badago ekarpen ekonomikoa egiteko aukera.
BERRIA duela zazpi urte baino gehiago hasi zen trixertak egiten, Euskal Herriko artistekin elkarlanean. Egunkarian argitaratutako albisteetan oinarrituta, diseinuak kamiseta bihurtzen dituzte.