Goizeko zortzietan zen zita eta 1.200 lagun inguru hurbildu dira Donostiako Kursaalera. Guztira lau argazki egin ditu Tunickek, bi Kursaal barruan eta beste bi Zurriolako hondartzan.
Lehenengo argazkian Kursaal barruko eskilaretan jarri dute bertaratu diren adin guztietako pertsonak. Batzuk aurrera begira eta besteak, berriz, bizkarrez. Kazetari batzuk iritsi dira orduan argazkilaria lanean ari zen lekura. Parte hartzaileek txistu egin diete hasieran eta biluzteko eskatu diete. Txistuak ondoren, txalo bihurtu dira zenbait kazetari biluztu egin direnean. Etzanda ere atera dizkie argazkiak Kursaal barruan.
Eguraldia oso atsegina ez bazen ere, hondartzara joan dira ondoren argazkiak ateratzera. Itsasoari begira, etzanda eta harkaitz artean atera dizkie argazkiak 1.200 lagunei.
Argazkilaritza
Spencer Tunick argazkilariak mila lagun biluztu ditu Donostian
«Oraingoan ez ditut 1.000 boluntario beharko pozik geratzeko. 300 lagun baino gehiagorekin nahikoa izango dut seguruenik. Kursaalean sartu, eta espazioak sortzen didan jakin-minaren arabera zehaztuko dut kopurua». Spencer Tunick New Yorkeko argazkilariak ez zuen gaur Donostian jende askorik biltzea espero. Izan ere, Donostia eta inguruko biztanleak «nahiko lotsatiak» direla esan zioten Tunicki. Azkenean mila lagun baino gehiago biluztu dira, argazkilariaren aginduetara aritzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu