Bertsolaritza

Sustrai Colina nagusitu da Baigorriko saioan

Haren atzetik, Odei Barrosok eta Miren Artetxek batu dute puntu gehien Xilabaren lehen finalaurrekoan.

Sustrai Colina, Baigorriko saioan. BOB EDME
Ane Zuazubiskar Iñarra.
2016ko urriaren 8a
08:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Joan den irailaren 24an hasi zen Xilaba. Donibane Lohizunetik eta Muskilditik igaro ostean, finalaurrekoetara iritsi da Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Bertsolari Txapelketa, eta Baigorriko Plaza Xoko aretoak hartu du lehen finalaurreko saioa. Aretoa bete egin dute bertsozaleek, eta Sustrai Colina nagusitu da saioan. Haren atzetik, Odei Barrosok eta Miren Artetxek batu dute puntu gehien.

Honela geratu da Baigorriko saioaren sailkapena:

1. Sustrai Colina (388,5 puntu)

2. Odei Barroso (361 puntu)

3. Miren Artetxe (358,5 puntu)

4. Xumai Murua (333 puntu)

5. Egoitz Zelaia (331,5 puntu)

6. Aitor Servier (306 puntu)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.