Abenduaren 18an: BilbokoKafe Antzokian (20:00). Abenduaren 20an: Gasteizko Helldoradon (22:00).
Musika zerekin sortu argi dauka Julian Maesok. Sustraietako elementuei heltzen die musikari espainiarrak. Bere bakarkako ibilbideko lehen diskoa, Dreams are gone (2012), bluesarekin blaitu bezala ilundu zuen. Eta One Way ticket to saturn aurten argitaratutakoa kolore alaiagoz jantzi du, eta 1970eko rocka eta funka, are jazza, uztartu ditu, konbinaketa klasikoa eta dibertigarria lortuz. Saturnora bidaiatu du azken lanean, eta bederatzi abestiek sustraietara egindako bidaia dantzagarria proposatzen dute.
Maesori hainbat lagun musikarik lagundu diote diskoa dotoretzen, eta berak hainbat instrumentu jo ditu: gitarra, hammond pianoa... The Sunday Driverseko kidea izan zen, eta, besteak beste, M-Clan, Quique Gonzalez, Maceo Parker eta Paul Weller biretako musikaria izan da.
JULIAN MAESO
Sustraietara egindako bidaia dantzagarria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu