Ez dut ezer, ez dut ezer inoiz,
ez dut ezer inoiz zuri esateko.
Ohiturazko egunkari eta
irratiek ere
ez lukete hobe eginen.
Euskadin rock-and-rollak
ez du inoiz dirurik emanen.
Inon baino alaiagoa
izanen da.
Ta zer ez da berdin.
Ezin zaitut, ezin zaitut inoiz
ezin zaitut inoiz zu bisitatu.
Munduan ez da kokolorik
ez zeruan ere
nik bezain gaizki
eginen lukeenik.
Euskadin rock-and-rollak
ez du inoiz dirurik emanen.
Inon baino alaiagoa
izanen da.
Ta zer ez da berdin.
Ez dut ezer esateko.
Ezin zaitut bisitatu.
Rock-and-rollak ez dik
dirurik emanen.
Berdin zait dena,
zintzilik nago.
Ta zer ez da berdin.
Inon baino alaiagoa
izanen da.
Noiz joango gara Jamaikara?
'HERTZAINAK'
Soñua, 1984
Hitzak: Gerardo Pozo 'Gene'.
Musika: Josu Zabala.
'TA ZER EZ DA BERDIN'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu