Literatura

Takiji Kobayashiren '1928-03-15' obra euskaraz eman dute Armiarma atarian

Hiromi Yoshidak egin du liburuaren itzulpena japonieratik, eta Armiarma atariko Euskarara Ekarriak atalean plazaratu dute gaurko egunez, martxoaren 15ean hain zuzen ere.

berria.info
2013ko martxoaren 15a
15:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Ez ingelesez, ez espainolez, ez frantsesez ezin liteke topatu 1928-03-15 obra.
Bederatzi kapitulu ditu, eta esaldi honekin amaitzen da: "Ez ahaztu martxoaren hamabosta!". Izan ere, data lazgarria da 1928ko martxoaren 15a Japoniako historian. Egun hartan hasi eta hilabete batzuetan milaka lagun atxilotu zituzten, torturatu eta, epaiketa luze baten ondoren, zigor gogorrak ezarri. Gertakari haiek azalduz, Takiji Kobayashik 1928-03-15 kontakizuna argitaratu zuen Senki (Bandera Gorria) aldizkarian. Japoniako literatura proletarioa deitutakoaren idazle behinena da Takiji Kobayashi. Obra laburreko idazlea —29 urte zituela hil zuten, torturaturik—, langile klaseak eta mugimendu obrero eta komunistak 1920ko hamarkadan bizi izan zituenak kontatzen ditu bere literaturak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.