Teknikariok sindikatuak sektorea «mespretxatu» izana leporatu dio Zupiriari
MUSIKA. Bingen Zupiria sailburuak Diario Vasco-n egindako adierazpenak «oso larriak» direla salatu dute ikuskizun eta ekitaldietako langileek. Esan dute haiena beste sektore batzuk bezain garrantzitsua dela, eta %80 murriztu dela haien jarduera. Eskatu dute ez egozteko haiei «administrazioaren desordena», eta haien lanarentzako jarduera ekonomikoen epigrafeak sortzeko, laguntzak jaso ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu