•1985: Eduardo Txillida eskulturagileak, Montaña vacía (Mendi hutsa) lanaren egileak, elkarrizketa batean adierazi zuen benetako mendi baten barruan monumentu bat egitea zuela buruan.
•1994: Tindaya mendia aukeratu zuen Txillidak, Fuerteventura irlako ipar-ekialdean.
•1995: Kanariako Gobernuak Tindayako proiektua babestu, eta 900 milioi pezetaren truke (bost milioi euro) mendi barruko meategia ustiatzeko eskubideak erosi zizkion Cabo Verde SA enpresari.
•1996: Ustelkeriaren aurkako fiskala meategiaren erosketan izandako ustezko irregulartasunak ikertzen hasi zen. Txillidak egitasmoa bertan behera utziko zuela iragarri zuen, arkeologo eta geologoen protesten ondorioz, eta Fuerteventurako Cabildoa ere kontra agertu zelako. Hilabete batzuk geroago, Kanarietara joan zen, adostasun bila.
•1997: Zenbait ikerketa tekniko egin ostean, Kanarietako Gobernuak monumentua eraiki ahal izateko nazioarteko lehiaketa publikoa egin zuen.
•1998: FCC eta Necso enpresen arteko behin-behineko elkarteari adjudikatu zizkion obrak Kanaria Uharteetako Gobernuaren kontseiluak.
•2000: Antonio Fernandez Ordoñez hil zen, egitasmoaren ingeniaria. Meategiaren erosketaren inguruko beste ikerketa judizial batek proiektua geldiarazi zuen berriro. Kanarietako Gobernuak salaketa jarri zuen Saturno —meategiko eskubideen erosketa kudeatu zuen enpresa publikoa—, FCC, Cabo Verde SA eta Tindaya proiektuaren aurreko administratzaileen aurka.
•2002: Eduardo Txillida hil zen. Gobernuak monumentua egiteko «borondate sendoa» azaldu zuen.
•2004: Obrak geldirik, bideragarritasun ikerketa baten zain.
•2006: Ikerketa geoteknikoen emaitzek egitasmoa babestu zuten.
•2008: Obrak 2009ko otsailean hasiko zirela adierazi zuen gobernuak. Herri defendatzailearen txosten batek auzitan jarri zituen egitasmoaren «balioa» eta ikerketa geoteknikoa.
•2010: Tindayako egitasmoa gelditzearen alde agertu zen herri defendatzailea.
Tindaya, eragozpenen istorio amaigabea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu