Kazetaritza Berriaren sortzaileetako bat zen Tom Wolfe kazetari eta idazlea, adituen esanetan. Errealitatea literatur baliabidez hornitu eta aberasteko korrontearen baitakoa zen Wolfen idazkera; fikziotik gertuko teknikak erabiltzen zituen, beti ere errealitateari fidel agertuz. Gaur hil da Wolfe, 87 urte zituela, AEBetako hainbat hedabidek adierazi dutenez.
Wolfek nobelak ere idatzi zituen, kazteritza lanez gain. 1987ko The Bonfire of the Vanities lana da oihartzun handiena izan zuena, baina bereak dira, halaber, A Man in Full (1998), I Am Charlotte Simmons (2004), eta Back to Blood (2012). Wolfe Richmonden (AEB) jaio zen 1931n.