Orain dela hiru urte Bienvenue chez le Ch'tis komediak izugarrizko arrakasta izan zuen Frantzian, baita Europa osoan ere. Nahiko umore oinarrizkoa zuen, herrialdearen iparraldeko topiko eta aurreiritzien gainean trufa egitea zen argumentu bakarra. Postari bat hara bidaliko dute eta bere harridurarako hor aurkituko duena oso jende ona izanen da, herritar gehienek uste denaren justu kontrakoa.
Nonbait, italiarrei asko gustatu zitzaien eta film horren remake bat egitea bururatu zaie. Eta dirudienez ikusleak ez dira nekatu umore sinple horrekin, Benvenuti al Sud-ek ere harrera ezin hobea izan baitu Italian: 5 milioi ikusle izan ditu, herrialdean azken urteotako pelikularik ikusiena izan da. Aldaketa gutxi dago batetik bestera, baina italiarrek buelta eman diote mapari, ezin diote iparralde aberatsari trufa egin, hortaz hegoaldeari begira jarri dira. Antza denez, hor bizi dira Italiako basak eta ezjakinak. Alberto Italiako iparraldean lan egiten duen postaria da. Emazteak presionatuta, Milanerako lekualdatzea lortzen saiatuko da, eta horretarako amarru bat egiten saiatuko da.
Biana gaizki aterako zaio kontua eta behin deskubrituta, hegoaldera bidaliko dute, Campaniako herrixka batera. Bere ustetan hor aurkituko duena infernua da: camorra, jende alferra, ezjakinak... Bere harridurarako oso bestelako jendea ezagutuko du, oso abegikorrak eta onak.
Honakoa Luca Minierok bakarka zuzendu duen lehenengo film luzea da. Orain dela hiru urte Paolo Genovesekin batera Questa notte è ancora nostra komedia erromantikoa estreinatu zuen. Hala ere, film horrek ez zuen aparteko oihartzunik izan.
'BENVENUTI AL SUD'
Zuzendaria: Luca Miniero.
Aktoreak: Claudio Bisio, Alessandro Siani, Giacomo Tizzo.
Herrialdea: Italia.
Estreinaldia: Etzi estreinatuko dute Hego Euskal Herrian.
Zinema. Estreinaldiak
Topiko igualak
Italiako hegoaldeko herritarren gaineko aurreiritziak dira 'Benvenuti al Sud' filmaren ardatza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu