Txillardegiren itzala oso luzea da Euskal Herriko politikagintza, hizkuntzalaritza eta literaturan. ETAren sortzaileetako bat izan zen, eta Altsasuko mahaiaren eta Herri Batasunaren sorreran ere parte hartu zuen. Aralarren ere izan zen, baina 2007an utzi egin zuen, eta berriro Batasunaren ingurura itzuli zen. BERRIAk Txillardegiri buruzko gehigarria atera zuen orduan.
Heriotzaren bosgarren urteurrena oroitzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditu Txillardegi Liburutegia Kultur Elkarteak:
-Bihar, 18:30: Txillardegi gogoan bideoaren aurre estreinaldia, Kote Camachoren eskutik. San Jeronimo kaleko kriptan.
-Urtarrilak 15, igandea, 11:30: Ekitaldi literario musikala Rafa Egigurenekin eta Dorleta Urretabizkaiarekin, Lasala Plazan. Ondoren argazki jartzea eta kantu saioa Udal liburutegian.
-Urtarrilak 18, 15:30: Existentzialismoari buruzko mintegia EHUko filosofia fakultadean, Fito Rodriguezekin.
-Otsailak 10, 18:30: Txillardegi ekologista eta animaliazalea, Markos Zapiainekin eta Martin Ansorekin, eguzki taldeak antolatuta, San Jeronimo kaleko kriptan.