Erakusketa

Txillidaren lanen Telefonica Fundazioaren bilduma ikusgai da gaurtik Chillida-Lekun

Gaur hasi eta irailaren erdira bitartean Eduardo Txillidaren lanak biltzen dituen Telefonicaren bilduma izango da ikusgai Chillida-Lekun, Hernanin (Gipuzkoa). Hain zuzen ere, artista handi horren obra gehien dituen bilduma pribatua da Telefonicarena: 41 artelan dira guztira, eskulturak zein marrazkiak, hainbat garaitakoak eta material diferenteekin egindakoak.

2003ko uztailaren 16a
18:58
Entzun
Eduardo Txillidaren lana ezagutzeko parada bikaina eskaintzen du, normalean, Chillida-Lekuk; are eta oparoagoa gaur hasi eta irailaren erdira bitartean. Izan ere, artista handiaren obrekin osatutako bilduma pribatu handiena, Espainiako Telefonica Fundazioarena, ikusgai izango da Hernaniko museoan denbora epe horretan.

Txillidaren 41 lan daude bilduma horretan jasota. Eskulturak daude alde batetik, eta, bestetik marrazkiak, eta, oro har, haren lanaren ikuspegi zabal bat jasotzeko aukera ematen dute. Izan ere, hainbat garaitakoak dira lanak, eta, gainera, material diferenteekin egindakoak. Besteak beste, Txillidak espazioarekin zein itsasoarekin zuen harremana ulertzeko balio dute.

Artistaren lan estimatuenetakoak daude Telefonicak Chillida-Lekura ekarri dituen horien artean, hala nola, Bachen etxea (1981),eta Omar Khayyamen mahaiak (1983).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.