Kultura

Txomin Peillen eta Xipri Arbelbide omendu ditu Sarako Biltzarrak

Biltzarrak 25. urteurrena ospatu du gaur.

2008ko martxoaren 24a
13:21
Entzun
Sarako (Lapurdi) Idazleen Biltzarrak 25 urte bete ditu aurten, eta gaur egin du han bertan ospakizuna. Txomin Peillen etaXipri Arbelbide omendu ditu aurten, euren ibilbideagatik. Peillenek, kasu, 45 liburu idatziak ditu, eta Arbelbidek 30 bat liburu daramatza eginak.

128 idazlek erakutsi dituzte euren lanak gaur Sarako kiroldegian, 10:00etatik aurrera. Gehienak euskarazko liburuak dira. Hamabi idazlek euren lehen liburua aurkeztu dute.

Idazleen hurbiltasuna bilatu dute aurten ere, eta Durangoko (Bizkaia) Azokarekilako konparaketarik ez dute entzun nahi antolatzaileek. "Durangon, argitaletxeak egoten dira. Saran, idazleak daude beren liburuak aurkezten. Ez da batere gauza bera. Jendeak goxoan hitz egiten ahal du idazleekin", dio Daniel Landartek.

Sarako hiru eskoletako haurrek ere parte hartu dute gaur Idazleen Biltzarrean. Ikastolako haurrek olerkiak eta ipuinak idatzi dituzte, gaur aurkezteko. Eskola pribatukoek, berriz, liburu bat nola ekoizten den ikasten aritu dira, gaur erakusteko. Eskola publikoak hamaika ipuin aurkeztu ditu.

38 artistak osatu duten erakusketa ere bada gaur. Margoak, mosaikoak, portzelanak eta argazkiak ikusteko aukera daude, Lur Berri gelan.

Antolatzaileek oraindik ez dute jakinarazi zenbat lagun joan den kiroldegira. Iaz 1.200 izan ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.