Udagoieneko Ostera ekimena bihar hasiko da Elorrioko Arriola antzokian, Errimak oinetan ikuskizunarekin. Haatik dantza konpainiaren obra da, eta bertsolaritza dauka oinarrian (22:00). Topaguneak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK Fundazioak hauspotutako ekimenaren helburua da euskarazko ekoizpenak Bizkaiko herrietako antzokietara eramatea. Hartara, 13. aldia beteko du aurten, eta hil honetan beste bost emanaldi programatu dituzte, bihar Elorrion egingo denaz gain.
Hartara, hilaren 16an Zallan joko du Benito Lertxundik. Azaroaren 22an, berriz, Betagarrik Zorion argiak disko kaleratu berria aurkeztuko du Bilboko Kafe Antzokian, eta hurrengo egunean Lingua nabajorum taularatuko du Ez Dok Hiru Bikoteatro konpainiak Igorren. 24ean Ruper Ordorikaren txanda izango da. Leion ariko da. Eta bukatzeko, hilaren 30ean, Hil arte bizi antzezlanaren emanaldia egingo dute Muskizen.
Udagoieneko Ostera bihar hasiko da Elorrion, 'Errimak oinetan' ikuskizunarekin
Hil honetan egingo da Bizkaiko sei herritan, eta egitarauan daude Benito Lertxundi eta Ruper Ordorika

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu