Zineguneak ekimenaren barnean, seigarren solasaldia antolatu du Euskal Filmategiak. Oraingoan, Un mundo casi perfecto Jose Miguel eta Esteban Ibarretxeren komediaren txanda izango da. Bi zuzendariak Koldo Mitxelena Kulturunean izango dira gaur, 19:30ean, uztailaren 8tik zinema aretoetan dagoen lanari buruz hitz egiteko. Zineguneak-en helburua euskal filmen «irteera komertziala»sustatzea da, eta horren aurretik No controles, Mugaldekoak eta Naufragio lanei buruzko solasaldiak antolatu dituzte, besteak beste.
«Ez dugu kritikariek txalotzeko istorio bat egin. Film xumea da, baina zintzoa», adierazi zuten Ibarretxe anaiek atzo, gaurko solasaldia aurkezterakoan. Javier Merino aktore protagonista zuten ondoan, eta adierazi zuen filmaketa «ezin hobea»izan zela.Bost aste besterik ez zuen iraun, eta Bilbon filmatu zuten ia osorik.
Zuzendariek «komedia klasiko» gisa definitu dute filma. Jose Miguel Ibarretxeren ustez, «greziarren garaitik, gizakiaren jokabideez barre egitea da komediaren helburua, hori terapeutikoa baita oso». Filmeko protagonistagarai txarrak pasatzen ari den gidoigile bat da; gaizkile batekin topo egitean, egoera bitxiak biziko ditu. «Gai tipikoa da: oso desberdinak diren bi gizabanako, baina elkar ulertu behar dutenak ezinbestean, patuak elkartu dituelako. On Kixote eta Sancho Panzaren ondoren, horrelako mila egon dira», Esteban Ibarretxek adierazi zuenez.
'Un mundo casi perfecto' filmaz solasaldia egingo dute gaur Donostian
Zuzendariak Koldo Mitxelenan izango dira, Euskadiko Filmategiak eratutako 'Zineguneak' ekimenaren barruan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu