(Durango, 1974)
16 urterekin aritu zen lehen aldiz Bizkaiko Bertso Txapelketan, 1990ean, eta bigarren egin zuen, gainera, estreinako aldi hartan. Lau urte geroago (1994) jantzi zuen txapela, baita 1996an ere. Euskal Herriko txapelketan 19 urterekin egin zuen debuta, 2003an, finalera iritsita. Ordutik, txapelketa nagusiko final guztietan izan da. 2005ean egon zen txapeletik gertuen, Andoni Egañarekin buruz burukoan lehiatu zenean. Arte Ederretan lizentziaduna da, eta marrazkilari eta komikilari lanean jarduten du, H28 edo Jakin aldizkarietan, adibidez. Hainbat komiki, eleberri grafiko eta literatur lan plazaratu ditu, besteak beste, Berandu da gelditzeko (Susa, 1999).
Unai Iturriaga
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu