Literatura

Unai Villenak irabazi du Igartza saria

6.000 euroko laguntza izango du 'Hauts haietatik' izeneko eleberria idazteko 

Unai Villena. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
2014ko irailaren 11
07:59
Entzun

Unai Villena izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea. Hamazazpi urte betetzen ditu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak, idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten beka honek. Deialdi honetan hogeita bi proiektu aurkeztu dira, eta Hauts haietatik izeneko eleberri proiektua irabazletzat jotzea adostu dute Uxue Alberdi, Igor Estankona eta Danele Sarriugarte epaimahaikideek. Sariak 6.000 euroko laguntza eta lana argitaratzeko konpromisoa dakartza

Unai Villena Elgoibarren 1980an jaioa eta aurretik libururik kaleratu gabea. Industria-ingeniaria da, Energia Berriztagarrien eta Iraunkortasun gaietan aditua, Gobernuz Kanpoko Erakundeetan lan egina eta gaur egun doktorego tesiko egonaldi batean dagoena, Alemanian.

Bi lagunen harremana aurkezten digu eleberri honek: Oier eta Ander. 33 urte ditu Anderrek, eta bizitza ezegonkortzen dion koktela: drogen menpekotasuna eta eskizofrenia; Oier lagun idazlearen laguntzaz kontatuko digu bere bizitza, gaitz mentalen aurrean dagoen jarreraren salaketarekin batera, belaunaldi baten erretratua ere badena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.