Urtebeteko kartzela zigorra jabetza intelektuala urratzeagatik

Erredakzioa
Bilbo
2011ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Urtebeteko espetxe zigorra ezarri die Bizkaiko Lurralde Auzitegiak bi gizonezkori, jabetza intelektualaren legea urratzea egotzita. Horrez gain, Adese eta Promusicae elkarteei eragindako kaltea ere ordaindu beharko dute.

Zigortutakoek 2005. urtean martxan jarri eta 2007an itxi zuten web orri bateko arduradunak ziren. Bertan, musika etafilmak doan jartzen zituztenedonoren eskura baina sortzaileen baimenik gabe. Hori delaeta, auzitegiak «beste batzuen eskubideak» urratu dituztela argudiatu du. Gainera, weborrietan publizitatea jarriz 40.542 euro inguruko etekina izan zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.