Irudia. Donostia
Urteurrena ospatuz hasi da Olatu Talka

Donostia 2016 kultur hiriburutzaren prestaketen testuinguruan jaio zen Olatu Talka jaialdia, egitaraua herritarren eta eragileen proposamenekin osatzea ardatz hartuta. Hamargarren urtea du dagoeneko, eta urteurrena ospatuz hasi zen atzo, Alderdi Ederren, Olatu Talka 10 izeneko argazki erakusketarekin. Atzokoez gain, ekitaldi ugari izango dira gaur eta bihar ere, jaialdiak iraun bitartean, berrehun proposamen jaso baitituzte, orotara, programazioan. 2.000 lagunek parte hartuko dute horietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu