Uztailaren 4tik 6ra egingo dute aurtengo Korterraza film laburren jaialdia Gasteizen

Artium museoan egingo dute festibala, eta, zinema emanaldiak ez ezik, kontzertuak ere izango dira. Belako eta The Steepwater Band taldeen kontzertuak baieztatuak dituzte.

Korterraza Gasteiz 01
Korterraza jaialdiaren iazko saio bat, Artiumen. KORTERRAZA
Edurne Begiristain.
2024ko otsailaren 20a
11:00
Entzun

Hamabosgarren aldia izango du aurtengoa Korterraza Gasteizko film laburren jaialdiak. Uztailaren 4tik 6ra egingo dute. Festibalean parte hartu nahi duen orok hilaren 26tik maiatzaren 16ra arte izango du izena emateko parada. Antolatzaileek espero dute aurten mila lan baino gehiago jasotzea; horietatik, 40 bat lan aukeratu, eta 8.000 euro inguru banatuko dituzte sarietan. Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro Museoaren barruko plazan eta inguruetan emango dituzte, Kultura Kalean elkarteak jakitera eman duenez. Ikuskizun guztiak doakoak izango dira.

Sei kontzertu ere antolatuko dituzte, eta, oraingoz, bi talde baieztatuak dituzte: Belako eta The Steepwater Band. Belakok uztailaren 4an joko du, eta The Steepwater Bandek, uztailaren 6an.

Film laburrak hilaren 26tik maiatzaren 16ra arte aurkeztu ahalko dira. Mila lan baino gehiago espero dituzte; horietatik, 40 bat aukeratuko ditu jaialdiak.

Emanaldiak museoaren barruko plazan egingo dituzte, eta kontzertuak, Artium museoaren kanpoaldean, Vicente Larrearen Broca Kenkenes obrarekin espazioa partekatuz. Korterrazaren programazioa abuztuaren 22an osatuko dute, orduan egingo baitute Korterraza Sensibiliza saioa, gai sozialak ardatz dituen film laburren atala. Artium Museoaren barruko plazan egingo dute hori ere.

Hiriburura ez ezik, Korterrazak Arabako bazter guztietara ere eramango ditu film laburrak, ekainaren amaieratik irail arte. Iaz, 43 herritan antolatu zituzten emanaldiak: 57 film labur eta sei kontzertu eman zituzten, eta 13.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten, antolatzaileen arabera.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.