'V for Vendetta'-ren marrazkilaria Iruñean izango da

Abian da Nafarroako Komikiaren II. Azoka, baina hilaren 28tik maiatzaren 1era izango dira ekitaldi gehienak

Inigo Astiz
Iruñea
2011ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Hiru dira, Jesus Zulet karikaturagile iruindarraren hitzetan, komikigintzak eta irudigintzak dituen oinarriak: kultura bisuala, irudimenaren pisua eta umorea. Eta zehaztapena gero: «Umorea bai, baina ez herriko ergelaren irria eragiten duena, baizik eta gogoeta egitera bultzatzen duena, eta gizakiari oztopoei aurre egiten laguntzen diena». Atzo hasi zen esan zituen hitz horiek Zuletek, Iruñean, Nafarroako Komikiaren Nazioarteko II. Azokaren inaugurazioan. Konestablearen jauregian, azokaren gune nagusian.

Han bilduko dira maiatzaren 1era arte azokaren parte izango diren zazpi erakusketak. Zuleti eskainia da haietako bat. Telebistarako egindako hainbat txotxongilo eta haien zirriborroak. «Ez da eskua marrazkilariok erabiltzen dugun bakarra, buruari ere eragiten diogu».

Hori da Hugo Pratt marrazkilariari eskainitako erakusketan ere ikus daitekeena. Corto Maltes pertsonaia da nagusi haren aretoan, baina zirriborro, bariazio eta akuarelak ere badaude. Gehiago ere badaude: Forges umoregileak frankismoko 40 urteei eskainitako tirak, Rafa Ramos komikigileari eginiko omenaldia, Batmanen irudiak, Akerbeltz film laburraren making of moduko bat, hemendik egun batzuetara irekiko duten XXI. aldizkariari eskainitako erakusketa, eta baita V for Vendetta komikiaren marrazkilariDavid Lloyden lanak.

Lloyd bera izango daaurtengo ekitaldiko izar nagusia. Hilaren 28tik maiatzaren 1era izango dira azokako ekitaldi nagusiak, eta marrazkilari britainiar horren hitzaldia izango da horietako bat. Pratti buruzko zinema zikloa, tailerrak, musika eta komikigintza uztartzeko saioak, azoka eta mahai inguruak era izango dira. Informazio guztia www.salondelcomicnavarra.com orrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.