Valerie Benguigui aktore frantsesa hil da
ZINEMA. Valerie Benguigui aktore paristarra minbiziak jota zendu da. 47 urte zituen, eta aurten bigarren mailako aktore onenaren Cesar saria jaso zuen Le Prénom komedian jokatutako rolarengatik. Bere lehenbiziko papera 1986. urtean jokatu zuen, Francis Husterren On a volé Charlie Spencer! filmean. Telebistan ere aritu izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu