Iaz BBK Legends jaialdian izan ostean, Van Morrison berriro izango da Euskal Herrian aurten. Azkena Rock jaialdiaren barruan izango da ekainaren 22an eta 23an, eta harekin batera jaialdian izango diren beste artista batzuen izena ere baieztatu dute gaur antolatzaileek. Horien artean, Mott The Hoople nabarmentzen da. 1960ko hamarkadaren amaieran sortu zen taldea, Ingalaterran, eta, batez ere, David Bowiek harentzat idatzitako All The Young Dudes kantuarekin egin zen ezagun. Garai batean Ian Hunter eta Mick Ronsonek bat egin zuten taldean.
Dead Kross taldea, berriz, Dave Lombardoren (Slayer, Suicidal Tendences) eta Mike Pattonen (Faith No More) azkeneko proiektua da.
Orain arte, honako artista hauek iragarri ditu jaialdiak.
VAN MORRISON
JOAN JETT AND THE BLACKHEARTS
MOTT THE HOOPLE
GLUECIFER
MC50
TURBONEGRO
DEAD KROSS
THE BEASTS OF BOURBON
MAN OR ASTRO-MAN?
THE DREAM SYNDICATE
NEBULA
LORDS OF ALTAMONT
THE JAMES TAYLOR QUARTET
THEE HYPNOTICS
NUEVO CATECISMO CATOLICO
SOL LAGARTO
THE SOUL JACKET
THE ALLNIGHTERS
TUTAN COME ON
MAMAGIGI'S
THE 5.6.7.8'S
REVEREND BEAT-MAN feat. SISTER NICOLE IZOBEL GARCIA
DEX ROMWEBER DUO
WOLF WOLF
DEAD ELVIS & HIS ONE MAN GRAVE
HUGO RACE & MICHELANGELO RUSSO
THE SENSATIONAL SECOND COUSINS
HOMBRE LOBO INTERNACIONAL