Zinemira.

Velte: "Garai ona da hau gauzak kontatzen hasteko"

2021eko irailaren 24a
11:12
Entzun

Nola kozinatu zen Euskaldunon Egunkaria-ren aurkako eragiketa? Zer dela eta erabaki zuen Espainiak haren kontra jotzea? Galdera horientzako erantzunen bila abiatu zuten Paperezko hegoak dokumentala Josu Martinez eta Samara Velte zuzendariek. Veltek Zinemaldian azaldu duenez, xehetasunak transmititzeko modu bat izan da, "historia zabal horren barruko istorio txiki bakoitza ondo kontatzeko".

Veltek Berria TBri adierazi dio bi zirela helburuak: batetik, kontatu gabe zegoen zerbait kontatzea eta ordura arte erantzutea zailagoak izan zitezkeen galdera batzuk planteatzea, eta, bestetik, memoria ariketa bat egitea, berriro kontatzea ez dakitenentzat eta hori bizi ez zutenentzat. Eta, horrez gain, historia ofizialak transmititu ez duen "enpatia" piztu nahi izan dute.

Veltek azaldu du, ordea, Madrilen kalabaza asko jaso dituztela, "gaiari buruzko hitz egiteko interes handirik ez dutelako". Gomez Bermudez epailea izan zen salbuespena: "Positiboki harritu ginen zein prest agertu zen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.