Kritika. Musika

Verde Prato / Bronquio

Verde Prato / Bronquio
2024ko martxoaren 3a
05:15
Entzun

verde prato / bronquio

'Erromantizismoa'
Diskoetxea: Plan B Rec.

Verde Prato tolosarrak eta Bronquio galiziarrak Donostiako Tabakalerako egonaldi batean egin dute topo, eta elkartze horretatik erromantizismoan errotutako hiru abestiko EP hau loratu da. Bronquiok Rocio Marquezekin gauzatutako lankidetzan nola, hemen ere emaitza (oso) aintzat hartzekoa da, bi musikarien kimikak eta alkimiak bikain funtzionatu baitute. Grabazioan, askotariko sonoritateak uztartzen dira: folka, giro industrialak, trip-hop-a… Hirukotetik, baina, azkena azaleratzen da, Agertokian neskatilla, oinarri minimal, iradokitzaile eta errepikakorraren ondorioz, zeinetan ahotsa ametsetaraino zabaltzen den. Iraupen luzeko lana noizko?

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.