Verdiren 'Giovanna d'Arco'-k irekiko du OLBEren 62. denboraldia

Cilea, Bizet, Bellini eta Pucciniren musika entzun ahal izango da Bilbon, iraila eta maiatza bitartean

Erredakzioa
Bilbo
2013ko ekainaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Datorren irailaren 21ean abiaraziko du OLBE Opera Lagunen Bilboko Elkarteak 62. denboraldia, eta Giuseppe Verdiren Giovanna d'Arco obrak irekiko du. 2014ko maiatza bitartean, gainera, Francesco Cilearen Adriana Lecouvreur, Geoges Bizeten Carmen, Vincenzo Belliniren I Puritani eta Giacomo Pucciniren Turandot obrak aditu ahal izango dira, besteak beste, Bilboko Euskalduna jauregian.

Abeslari, eszena zuzendari eta orkestra zuzendariei dagokienez, Leo Nuci, Ainhoa Arteta, Celso Albelo, Sonia Gannasi, Roberto Aronica, Ismael Jordi, Bruno Ribeiro eta Martina Serafinen parte hartzea baieztatu du OLBEk.

Giovanna d'Arco-ren ondoren, Verdiren beste bi opera emango dituzte Bilbon, 2006an OLBEk abiarazitako Tutto Verdi egitasmoaren barruan: Rigoletto-ren txanda izango da urrian, eta La forza del destino-rena azaroan.

OLBE Txikiren bederatzigarren denboraldia, berriz, hurrengo urtarrilean abiatuko da, eta maiatza arte hiru obra estreinatuko dituzte: La casa flotante, Operame ¿qué diablos es la opera? eta El sastrecillo valiente. Martxoan, Bremengo musikariak emango dute, OLBEk euskaraz programatutako hirugarren lana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.