MUSIKA
Viva L' American Death Ray Music Hondarribiko Psilocybenean, bihar
Viva L'American Death Ray Music talde estatubatuarrak ez zuen merezitako oihartzuna eskuratu Sangre Libre aurreko lanarekin. Nicholas Ray Memphisko musikariak gidatzen duen egitasmoak Behold! A Pale Horse lau piezaz osaturiko lan laburra kaleratu berri du. Duela 30 urteko post-punk britainiarraren berrinterpretazio moduko hori New Yorkeko eskolako alderik ilunenaz kutsatu du Rayk, dub geruza trinkoekin loditu eta kraut estiloko labanekin zeharkatu, jatorrizko garage-rockera hurbilduz. One Hour, I'm Killer Yello, Out of the Pink, Behold! Pt. 1 lau abestiak uztarketa horren bidez lengoaia propio bihurtzen ditu Nicholas Rayk. Hondarribiko Psilocybenean ariko da bihar, 22:00etatik aurrera. Sarrerak 7 euro balioko du eta aurrez Big Fingers and the Love Seeds country alternatiboa egiten duen taldea ariko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu