Vsevolod Pudovkin. Kulexoven ikasle eta lankidea

mikel lizarralde
2017ko azaroaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bere belaunaldiko beste zinemagile asko bezala, zinema zuzendaria izateaz gain, arte diziplinaren gaineko ikerlaria ere izan zen Vsevolod Pudovkin (Penza, Errusia, 1893- Riga, Letonia, 1953). Hala, Moskuko Zinema Eskolan ikasi zuen, eta segidan Lev Kulexovekin hasi zen lanean, zinema-muntaketaren arloan sakonduz.

Mat (Ama) Maxim Gorkiren eleberriaren egokitzapena izan zuen aurreneko film garrantzitsua (1926) —errealismo sozialistaren lehen aztarnak han zeuden—, eta gerora egin zituen Konek Sankt-Peterburga (1927) eta Potomok Gingis-Chan (1928).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.