(Villabona, 1954)
Loteria tokatu zaiola dio Leturiak. Ez Kutxan 40 urtez lan egin eta gero erretiroa aurreratu duelako. Ez Joseba Tapiak hiru urterako «oporrak» eman dizkiolako. Korrontzirekin jotzen ari delako baizik. Ez zegoen merkatuan, «eta merkatuan ez zaudenean segituan ahazten dira zutaz; hilda nengoen». Urte eta erdian, Joseba Tapiarekin bi edo hiru lekutan bakarrik jotzen zuen. Horregatik deitu dio loteria Korrontzirekin jotzeari. Taldeko goi mailako musikariak goraipatu ditu. Hori bai, baldintza bat jarri zion Korrontziri: Euskal Herrian eta Euskal Herritik gertuko kontzertuetan bakarrik jotzea. Izan ere, herrialde batetik bestera dabil Korrontzi, eta Leturiak ez du horrelako biren zurrunbiloan ikusten bere burua: uztailean, astebetez Ameriketako Estatu Batuetan izan ziren; gero, Italian, Eslovenian, Kroazian, Hungarian, Ingalaterran... Disko bat dute esku artean.
Xabier Berasaluze, 'Leturia'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu