Xabier Lete eta Lurdes Iriondo omenduko dituzte Urnietan urriaren 11n

Pier Paul Berzaitz, Petti, Antton Valverde, Eñaut Elorrieta, Arantxa Irazusta eta Amets Arzallus ariko dira

Erredakzioa
Donostia
2011ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Xabier Lete gogoan kantaldiaren biran, Lurdes Iriondo ere omenduko dute. Izan ere, Lete eta Iriondo, biak ekarri nahi dituzte gogora Urnietan, Iriondoren jaioterrian eta bikotea urte askoan bizi izan zen herrian. Urriaren 11n izango da ekitaldia, eta Eñaut Elorrieta, Antton Valverde, Pier Paul Berzaitz eta Petti musikariek, Arantxa Irazusta mezzo-sopranoak eta Amets Arzallus bertsolariak hartuko dute parte.

Urnietako alkate Mikel Pagolak adierazi du emanaldi hori «berezia» izango dela. «Herritarrek bizirik zeudela omendu nahi izan zituzten, baina eurak ez zuten beharrezkotzat jotzen». Elorrietak emanaldiak egingo duen zubi-lana azpimarratu du, jendeak omenaldian parte hartuko duten musikariak ezagutzeko aukera «zoragarria» izango baitu. Arzallusek, bestalde, adierazi du Lete bertsolariek duten «inspirazio iturri handienetakoa» dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.