'Talka-Tum'

Xarnege

Andoni Tolosa.
2014ko ekainaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Diskoetxea: Pagans.

Xarnege talde euskal-gaskoiaren hirugarren diskoa da. Nolanahi ere, Talka-Tum honetan, talka baino gehiago, elkarrekin ondo josten diren tresna eta doinuak topatuko ditugu. Definizio musikal landua eta oin bat tradizioan eta bestea etorkizunean jarrita daukan taldea osatzen dute Juan Martin Zarko eta Juan Ezeiza euskaldunek, Jean Baudoin, Simon Guillaumin eta Lucia Longue musikari gaskoiekin batera. Eta hori, ez da talkarik gertatzen, zanfoniak eta albokak nahastean, doinu tradizioanalak erritmo bortitzez, kasik rockistez janztean, euskal kantuak eta gaskoiak uztartzean, bi hizkuntzak nahastean. Ez, ez zaio falta indarrik kasik erabat tresna akustikoz grabatuta badago ere. Horretan eta birtuosismoak talde soinuaren mesedetan makurtzean daude diskoaren balio nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.