Xilaba, Zuberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsolari txapelketa gaur hasiko da, Makean (Lapurdi), eta sei bertsolari igoko dira 17:00etan Herriko Gelako oholtzara: Karlos Aizpurua Etxarte, Mizel Mateo, Irati Alcantarilla, Gillen Hiribarren, Oier Urreizti eta Maddi Ane Txoperena Iribarren. Amaia Castorene ariko da gai jartzaile lanetan. Bertso saioa zuzenean ikusteko sarrerak aretoan bertan jarriko dituzte salgai.
Xilabak izango dituen lau kanporaketetatik lehenengoa izango da gaurkoa. Hurrengo larunbatean, hilaren 25ean, Muskildin (Zuberoa) izango da bigarrena, eta han izango dira Bittor Thicoipe, Miren Artetxe Sarasola, Xumai Murua Berra, Maddalen Arzallus Antia, Xan Alkhat eta Ramuntxo Christy. Urriaren 2an Hiriburun (Lapurdi) egingo den hirugarren kanporaketan, Josu Txoperena Iribarren, Pettan Prebende, Iker Altuna, Patxi Iriart Hiribarren, Aitor Servier Etxetxuri eta Kerman Diazek kantatuko dute, eta, azkenik, urriaren 9an, hauek ariko dira bertsotan, Gabadin (Nafarroa Beherea): Odei Barroso Gomila, Johaine Sarraillet, Egoitz Zelaia, Maindi Murua Berra, Amets Arzallus Antia eta Maddi Sarasua Laskarai.
Hiru finalaurreko jokatuko dira ondoren, eta finala, berriz, azaroaren 13an izango da, Donibane Lohizunen (Lapurdi).
Xilaba bertsolari txapelketa gaur abiatuko da, Makean
Saioa arratsaldeko bostetan hasiko da, Herriko Gelan, eta sei bertsolari ariko dira. Lau kanporaketatatik lehenengoa izango da

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu