Jean de Parisen trageria-ren eskuizkribua 1917az geroztik da San Telmo Museoaren ondarearen zati, Pierre Lhande euskaltzain eta jesulagunak oparituta.
Nolanahi ere, Irigoien abadeak aurkitu zuen agiri historiko hori, XIX. mendearen amaieran, bree arbasoen oinetxeko ganbaran Ozaze-Zuharan (Zuberoa). Datarik ez badu ere, badirudi 1783an idatzi zutela, paperaren ur-marketan data hori ageri baita.
64 orrialde ditu, eta bi diazleren oharrak daude; beraz, baliteke eskuizkribu bera bi emanaldi egiteko erabili izana.
Argumentua, berriz, Le Roman de Jean de Paris frantsesezko elaberrian jasotako XV. mendeko hainbat gertakizun historikotan oinarritzen da; pastorala egiteko, elaberri hura euskaratu eta egokitu egin zuten XVIII. mende aldera.
Pastoral horren lau kopia gehiago daude: horietako bi Parisko Liburutegi Nazionalean daude; beste bat, Baionako Euskal Musoean eta, laugarrena, M. Hegiaphal pastoralgileak du Sohutan (Zuberoa).
Pastorala euskal antzerki herrikoia da, eta Zuberoan bizirik eta erroturik jarraitzen du.
Kultura
XVIII. mendeko pastoral baten eskuizkribua jarri du ikusgai Donostiako San Telmo Museoak
'Jean de Parisen trageria' izeneko pastoralaren eskuizkribua, XVIII. mendekoa, ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan gaur hasi eta hilaren 30era bitartean. Izan ere, Museoen Nazioarteko Eguna da gaurkoa, eta horren kariaz erabaki du San Telmok bere bildumako pieza berezi hori jendaurrera ateratzea. ICOM Nazioarteko Museoen Kontseiluak 'Museoak eta ondare ez materiala' goiburua aukeratu du aurtengo Museoen Egunerako, eta pieza hori pastoral baten eskuizkribua denez, "kultura ez materiala sostengatzen duen bitxi materiala" dela iritzi diote San Telmoko arduradunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu