Lehen Mundu Gerrari ihes egin zion aitarengatik, Pasaiako badiaren ondoan jaio zen ExtefanaIrastorza (sortzez, Iribarren). 4 urte zituela, baina, Hendaiara (Lapurdi) lekualdatu ziren etxekoak, eta han hazi zen, han lan egin zuen, han bizi zen, eta han zendu zen atzo, 93 urterekin.
Hendaiara mugitu aurretik, desertore izateagatik epaitu zuten haren aita, eta Irastorzarengan arrastoa utzi zuen horrek. Hala kontatu zion BERRIAri 2014ko azaroan egindako elkarrizketan: «Gaiztagin handi bat bezala tratatu zuten, bi eskuak lotuak, bi soldadu armatu aldamenean. Interprete bat zuen, aitak ez zekielako frantsesez. Umiliazio handia izan zen».
Hendaiako eskolan ikasle ari zela, Irastorza ere zigortu zuten euskaraz aritzeagatik. «Txikitan, eskolan zenbait lagunek ez zuten gurekin jolastu nahi, baserrikoak ginelako, agian ez geundelako besteak bezain ongi jantzita, beste mintzaira bat genuelako...». Urteak aurrera, euskal nortasuna alabaren alboan berreskuratu zuela esan ohi zuen. Senarra hil ondotik, poeta egin zen, eta Senpereko Hatsaren Poesia egunetan aurkeztu zituen olerkietako batzuk. Hendaiako historiaren lekukotasunak ematen aritu da azken urteetan, euskaldun izateagatik jasandako bazterketa eta bizitako bestelakoak kontatuz.
SOSLAIA. Extefana Irastorza
XX. mendea bizitza batean

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu