Ostiralekoa.

'Year of the Shark' filmak irabazi du Fant jaialdiko sari nagusia

Marc Martinez zuzendari katalanaren 'Tigre místico' laburra ere saritu du epaimahaiak, eta Lle Godoyren 'Encajada'-k jaso du Euskal Filmik Onenaren Saria

'Year of the shark' pelikularen eszena bat.
Miren Mujika Telleria.
2023ko maiatzaren 12a
12:19
Entzun

Surflari baten desagerpenak hankaz gora jarri du Atlantikoko kostaldea. Marrazo bat dabil Frantziako uretan, antza. Majak, erretiratzeko zorian dagoen kostazainak, bere azken misioari ekiteko eta badia salbatzeko aukera probesten du momentu horretan. Horixe du abiapuntu Ludovic eta Zoran Boukherma anaien Year of the shark (2022) filmak, eta Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoko Filmik Onenaren Saria jaso dute hari esker.

Sail Ofizialeko Film Laburrik Onenaren Saria Marc Marinez zinemagileak jaso du, Tigre místico lanagatik. Lle Godoyren Encajada-rentzat izan da, berriz, Euskal Film Laburrik Onenarena. Azken hori saritu du publikoak ere, Alain Ughetto zinemagilearen No Dogs or Italians Allowed lanarekin batera.

Euskal Film Laburretan Antzezpen Onenaren Saria Ane Guisasolarentzat izan da, Encajada filmean egindako interpretazioagatik.

Magdalena Lauristch zuzendariaren Rubikon filmak jaso du Euskal Gidoigileen Elkarteak Sail Ofizialeko Film Luzeen Gidoirik Onenaren saria. Epaimahaikoen hitzetan, «erritmo eta tentsio narratiboaren erabileragatik, eta zientzia fikzioaren baliabideak historia unibertsal bezain humanista bat kontatzeko erabiltzeagatik» saritu dute haren lana.

Saritutako lan guztiekin proiekzio berezi bat egingo du jaialdiak bihar, Bilboko BBK aretoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.