Elizabeltz

'Yersinia Pestis'

Argitaratzailea: Egilea editore.

2022ko otsailaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Atmosfera ilunak, doinu beldurgarriak, terrorezko pelikuletako estetika, bideoklip beltz eta itzaltsuak... Zorionekoak (edo zorigaiztokoak) gu, euskal metalzaleok. Mezua, irudia, estetika eta eduki musikala, dena batzen duen kontzeptua sortu berri baitu Bermeoko laukoteak. Shock rock terminoa ezin hobeto datorkie, baina atmosferak zainduak izateaz gain, musika bera da hemen gehien axola duena. Musikazaleek egindako kantuak dira, hamaika ñabardura eta aztikeria landu baitituzte melodia geldo zein euskarri musikal gogor eta intentsuetan. Marilyn Mansonen giro beldurgarriak Ghost taldearen egiturekin nahastean, lan on bat baino askoz ere gehiago lortzen dute abernuko doinu eta pasarte liluragarrietan. Metal munduko aurtengo sentsazioa izan daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.